Zure diruak banketxeak salbatzen ditu. Nork salbatzen zaitu zu?
Ia hiru urte pasa dira benetako etxebizitza eskubidea gauzatzeko borroka hasi genuela (ezer ezeko eskubidea) eta ez da soilik ez dugula hobetu; orain krisiarekin okerrago gaude… Galdera hurrengoa da: Noiz ez gara krisian egon? Zergatik ordaintzen dugu beti berdinak?
Jarraitzea dugu gure eskubide sozialak beste pertsona batzuen erabaki izaten uzten eta martxoaren batean papertxo bat kutxatxo batean botatzen, zerbaitetarako balioko duela pentsatzen. Orainarte emaitza, zerbitzu publikoen gizarte atzerakada izan da; etxebizitzan batez ere, hau politikari, bankari, konstruktore eta promotoreen aberastasun iturri bilakatu da hiritarren kontura. Hurrundik sustentaezina zela ikusten zen sistema; baino hala ere, elikatzen jarraitu da, gutxi batzuei etekin ederrak ematen baitzizkien beste guztien kontura. Sistema bat, soilik bukatu duen bezala bukatzea zuena. Orain, etekin eta irabazi horiek jaso eta egoera hori sortu zutenak omen dira krisialdi honetatik aterako gaituztenak.
Eta botere politikoek gure zergetatik ateratako 50000 milioi euro ematen dizkiete, besteak beste, alokairuzko etxebizitza parke publiko bat sortzeko erabiltzea zegoen diruarekin.Ondoren, hauteskundeak datoz eta betiko kontuez etortzen zaizkigu, BOE asko egingo dituztela (geroz eta garestiagoak direnak), asko eraikiko dutela, laguntza asko emango dizkietela gazteei… azkenean, berdin jarraitzeko.
Nazkatuta gaude, hitz politak entzuteaz, gero beti berdinak agintzen jarraitzeko. Horregatik, politikari zein agintariei hiritarrek eskatzen eta errebindikatzen jarraituko ditugun eskakizunen gainean dagokien erantzunkizuna hartzeko agintzen diegu.
Horregatik, inork ezer oparitzen ez digulako eta ditugun eskubideak borrokatu behar izan ditugulako oraingoa ez da salbuespena izango. Martxoaren 14rako manifestazioa deitzen dugu, ondorengo eskatuz:
Etxebizitza eskubide erreala orain.
Etxebizitza hutsen erabilpena
Krisialdia sortu dutenek pagatu dezatela, aurreko etekinekin.
Etxebizitza gabe jarraitzen baduzu… hartu kaleak: Etxebizitza eskubide erreala orain!!
Manifestazioa: Martxoak14 17.30tan Alderdi Ederren. Donostia.
Deitzen du:www.kepasakonlakasa.org
Babesten dute: CCOO, CNT Gipuzkoa, Droit au Logement (Baiona), ELA, Etxebizitzaren Sarea (Baiona), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua, Ezker Alternatiboa, Ezker Gogoa, ESK, Gazte Komunistak, Karboneragune (Hernani), LAB, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, STEE-EILAS, UGT Donostia
SI SIGUES SIN CASA…TOMA LAS CALLES: DERECHO REAL A LA VIVIENDA YA!!!
Manifestación: 14 de Marzo a las 17:30 en el Alderdi Eder. Donostia.
Convoca: www.kepasakonlakasa.org
Apoyan: CCOO, CNT Gipuzkoa, Droit au Logement (Baiona), ELA, Etxebizitzaren Sarea (Baiona), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua, Ezker Alternatiboa, Ezker Gogoa, ESK, Gazte Komunistak, Karboneragune (Hernani), LAB, SOS Racismo, STEE-EILAS, Unión Comarcal San Sebastián UGT