25 de agosto de 2011

Nuevo asesinato Machista en Euskadi.

Concentración de repulsa en Irun:

 BESTE EMAKUME BAT ERAILA, NAHIKOA DA!!!!


ESTAMOS HARTAS!!



OSTEGUNA 25, 19'30TAN ZABALTZA PLAZAN.


JUEVES 25, A LAS 19'30 EN LA PLAZA ENSANCHE.
 
 
 
Comunicado de Irungo Bilgune Feminista:
 
Gaurko Andreak eta Irungo Bilgune Feminista zuengana jotzen du Bilboko azken erailketa salatzeko asmoarekin deitu ditugun kontzentrazioaren berri emateko, Ezer baina lehen, gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi genioke Bilboko emakume eta Amaia Azkueren sendiari eta lagunei.

 
Emakumeon aurkako indarkeria gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakume izateagatik jasaten dugun biolentzia oroz ari gara: sexu erasoak, prostituzio behartua, lantokietako sexu-jazarpena, jipoiak eta emakumeon erailketak... Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.

 
Horregatik, inoiz baina ozenago dei nahi diegu emakumeei erasoei autodefentsaz eta elkartasun feministaz erantzuteko. Egunero kolpatzen gaituen jendarte patriarkalari hortzak erakutsi eta denon artean euskal jendarte berri baten oinarriak ezar ditzagun.

 
Aurten dagoeneko 6 dira indarkeria patriarkalaren ondorioz eraildako emakumeak: Amaia Azkue (martxoan), Yanela Zaruma (apirilean); Durango eta Barakaldoko emakumeak (ekainean), Rosario Roman (uztailean) eta Bilboko emakumea.

 
Birgogoratu nahi dugu, baita, Nora gasteiztarrak desagertuta jarraitzen duela 2009tik.