61.000 biztanle baino gehiagorekin, zerbitzu publikoei dagokienez gure ustez larriak diren hainbat gabeziak ditu gure hiriak. Gaur horietako bat aipatuko dugu, haurtzaindegiak, alegia. 2007ko iazko urtean 600 haur baino gehiago jaio ziren Irunen eta, gaur egun, lau urte azpiko 3.200 haur baino gehiago ditugu hirian.
Haur hauen gurasoen gehiengo nabarmena langilea denez, amatasun/aitatasun bajak bukatutakoan (gehienez lau hilabetekoak), seme-alabak norbaitekin utzi behar dituzte lanean berriro hasteko. Hemen da Iruneko beharrei erantzuten ez dion zerbitzuaren eskasia eta haurtzaindegi publikoen premia agerian azaltzen direnean. Gure ustez, langileen oinarrizko beharra da hau.
Esan bezala, hirian lau urte azpiko 3.200 haur baino gehiago ditugu, eta urtero 500 haur inguru jaiotzen dira. Honen haurrean, hiriko haurtzaindegi publiko bakarraren eskaintza 79 tokiena da, honela banatuta:
Seaskak (3-10 hilabete artekoak): 10 toki
Txikiak 1 (11-14 hilabete artekoak): 10 toki
Txikiak 2 (13-18 hilabete artekoak): 10 toki
Ertainak (19-23 hilabete artekoak): 13 toki
Handiak A (24-27 hilabete artekoak): 18 toki
Handiak B (28 hilabetetik aurrera): 18 toki
Ziur aski, PSEko gobernu taldeak, txanpinoiak bezala ugaritu diren haurtzaindegi pribatu zein kontzertatuei esker, udal haurtzaindegia handitzeko beharrik ez dagoela uste du. PSEren politika haurtzaindegi kontzertatuei laguntzean oinarritzen da. Horrela, lehen mailako arazo sozialari aurre egiteko zentru publikoez osatutako sistema sortzeko beharra saihesten du, interes pribatuak publikoen gainetik berriz ere jarriz. Desiratutako 79 tokietako bat lortzen ez duten haur txikien gurasoek zentru pribatu bat ordaintzera behartuta ikusten dira, edo, kasu onenetan, zentru kontzertatu bat (merkeagoa diru publikoari esker, baina, azken finean, irabazia lortzeko negozio bat). Askotan, konponbide bakarra haurra aiton-amona edo senideen esku uztea da.
Partidu Sozialistak izen hau izan arren, udal gaiak kudeatzeko eta politika egiteko era honek ez du sozialismoarekin edo politika sozialistarekin inolako zerikusirik.
Horregatik, Irungo EPKren taldeak, 0 eta 3 urte arteko umeentzako haurtzaindegi publikoak handitzeko beharra defendatu nahi du.